martes, 22 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Blog batek abantaila asko eduki ditzake eta aldi berean oso erabilgarria izan daiteke. Bakoitzak bere bloga nahi duen moduan pertsonalizatu dezake. Bertan, nahi ditugun idatziak, iruzkinak, argazkiak etab. jarri ditzakegu.

Blogen erabilera eskolan, oso garrantzitsua izan daiteke; adibidez, lanak egiteko edo egunero klasean egiten diren ariketen eta gauzen egunkari bat edukitzeko. Gainera, ikasterako orduan erreferentzia bat bezala hartu dezakegu, bertan, egunero egindako lanaren jarraipen erraza egin dezakegulako. Irakasleentzat ere erabilgarria izan daiteke, modu honetan ikasle bakoitzaren eguneroko lanaren jarraipen egin eta ebaluatu dezakete. Era berean, ikasleek beste ikaskideen blogetatik ikasi edo informazioa kontrastatu dezakete. Gelako eztabaidak planteatzeko ere baliagarriak dira. Bertan, ikaskide bakoitzak bere iritzia komentatu dezake eta kideen arteko eztabaida intergarriak sortu daitezke. Esan dezakegu, blogak, ikas-prozesuan ikasleen partehartzea bultzatzen dutela.


Blogen aplikazio didaktikoak:

http://eibar.org/blogak/prospektiba/archive/2004/09/06/27 (Aurkitu dudan dokumentu honetan, blogaren erabilerari buruz(hezkuntza arloan) hitz egiten da. Bertan, blogaren funtzio batzuk aipatzen dira.)





jueves, 17 de abril de 2008

2008/04/17

Saio teorikoan:

Teknologia berriek hekuntzan izan duten eragin nabarmenari buruz hitz egin dugu. Teknologiei esker irakaslearen rola neurri batean aldatzen da, ikasleek beraien formazioa aukeratzen dute beraiek baitira haien fomakuntza gauzatzen dutenek. Komunikazio eredu berriak ere sortu dira, eredu unidirekzionaletik eredu multidirekzionalera pasatu gara.

Bestalde, irakaste-ikaste prozesuan eragin nabarmenak ere landu ditugu. Prozeduraren konfigurazio berria, oraingoan, prozeduraren garrantzia azpimarratzen da. Tekologien erabilera eskolan ezinbestekoa da. Komunikazioa arina, ezagutza arina suposatzen du. Ikasi behar dugu informazioa gordetzen, informazioa ikasi beharrean, gaur egun informazioa etengabe aldatzen baita.

Saio praktikoan:

Lehengo egunean egindako blogean jarraitu dugu lan egiten. Bakoitzaren argazkia sartu dugu eta ondoren, hurrengo web orrian sartu gara http://www.clocklink.com/gallery_wlppr.php. Web-ean sartu ondoren bakoitzak gustuko izan duen erlojua aukeratu du bere blogean jartzeko.

jueves, 10 de abril de 2008

2008/04/10

Saio teorikoan

Gaurko saio teorikoan Web.2.0 zer den ikasi dugu. Web.2.0 sare bat da,herramienta bat.Web.2.0-en bitartez hainbat informazioa lortzen da. Web.2.0 web eta internet erabiltzeko filosofia berria da. Informazioa sortzeko publikazioa soziala da.

Web.2.0 baino lehen Web.1.0 egon zen. Honen bidez erabiltzaileek informazioa bilatu, prozesatu, intergratu eta kontsumitu zezaketen. Egileak informazioa publikatzen eta eguneratzen zuen. 2001.urtean krisialdi bat egon zen eta proiektu berri bat sortu zen. 2004. urtean O´Reallyk idei berri bat proposatu zuen eta horrela sortu zen Web 2.0.

Saio teorikoan ikasitako kontzeptu berriak: Web.2.0,RSS eta blog-a.

Saio praktikoan:

Gaurko saio teorikoan blog-ak nola sortzen ziren ikasi dugu eta bakoitzak gure blog-a sortu dugu. Blog-ak sortzeko http://www.blogger.com/ helbidea erabili dugu.