jueves, 29 de mayo de 2008

2008/05/29

Gaur azkenengo klasea izan dugu. Azkenengo klase honetan azterketa egin dugu eta pentsatzen dut nahiko ondo egin dudala.

2008/05/21

Gaur, ez dugu saio teorikorik eduki . Talde lana egiten egon gara.Nire taldearen kasuan lana ia ia amaituta geneukan eta falta ziren gauza batzuk bukatu ditugu eta beste gauza batzuk aldatu eta hobetu ditugu.

Nahiko gustura egon naiz lan egiten eta egia esanda talde moduan nahiko ondo moldatu gara.Lana nahiko interesgarria iruditu zait eta oso gustura egon naiz lan egiten.

Oraindik gauza pare batzuk falta zaizkigu lana amaitzeko, hain zuzen ere, kontestualizazioa bukatzea eta beste gauza batzuk moldatu.

Los TIC están generando innovación pedagógica en las aulas? Lo que nos dice la investigación

Artikulu honetan ikusi dezakegu, gaur egin teknologia ez dela arazo bat arazoa dator teknologia hezkuntzan aplikatzen denean. Gezurra badirudi ere, eskolak oraindik ez dute metodologi berriak erabiltzeko ohitura, ez daudelako horretarako prestatuak. Askotan, metodologi berriak erabiltzea, helburuak aldatzearekin erlazionatzen dugu eta hori ez du zertan horrela izan behar. Metodologi berriak erabiltzea irakasle prestatuak edukitzea suposatzen du eta hori oraindik eskola askotan ez da gertatzen.

Gaur egungo gizartea eten gabe aldatzen doa eta dirudienez eskolak oraindik atzeratuak daude, ez dira gizartea bezain laster aldatzen.

Ordenagailuak ikasgeletan

Manuel Area Moreirak artikulu honetan , baliabide teknologikoei begira eskoletako geletan eman den iraultza bereziari buruz hitz egiten du. Eskoletan helburuak berdinak izan arren, teknologi berriei esker metodoak aldatuz joan dira, metodologiak ere aldatuz joan dira. Teknologia berriek, informazio asko eskaintzen dizkigute eta informazio hori erabiltzen jakin behar dugu.
Lehen oso garrantzitsua zen alfabetizazioa, hau da idazten eta irakurtzen jakitea.

Aldiz, gaur egun, multialfabetizazioaz hitz egiten dugu, bi gauza direlako garrantzitsu. Alde batetik, idazten eta irakurtzen jakitea eta beste aldetik teknologia berriak menperatzea.

Ariñoko eskola

Ariñoko eskolan, Teruelen dago. Herri txikia hau, txikia izan arren baliabide oso aurreratuak erabiltzen ditu, oso teknologi berriak erabiliz. Baliabide bitxiak erabili arren emaitzak nahiko onak dira. Erabiltzen duten baliabide bakarra ordenagailua da eta ikasle bakoitzak bere ordenagailua dauka.

Horrelako baliabideak erabiliz, ikasleen gaitasun ezberdinak lantzen dira. Metodo honekin, ikasleek teknologia berriekin dituzten trebeziak landu ditzakete. Bestalde, horrelako baliabideak oso motibagarriak eta erakargarriak dira, haurrei asko gustatzen baitzaie teknologia berriekin lan egitea, hain zuzen ere, ordenagailuekin. Honelako egoeretan irakaslearen papera garrantzitsua da, gehien bat klaseak bideratzeko. Horretarako irakasle prestatuak eta teknologia berriak menperatzen dituzten irakasleak beharrezkoak dira.

miércoles, 28 de mayo de 2008

jueves, 15 de mayo de 2008

2008/05/15

Saio teorikoan:

Gaurko saio teorikoan, "teknologia berriak hezkuntza prozesuan txertatzen" gaia eman behar genuen, baina azterketari buruz hitz egiten hasi garenean liskarra sortu da eta ia ordu oso egon gara horretaz hitz egiten.Urduritasunaren eraginez, nahiko egoera larria eta ezatsegina sortu da. Azkenean, lana ez aurkeztea adostu dugu eta azterketan agertu daitezkeen galdera batzuei buruz hitz egiten egon gara. Hau bukatu dugunean, komunikatzeko sistema berriei buruz hitz egiten egon gara.

Saio praktikoan:

Lehengo egunean egindako power point lantzen jarraitu dugu. Gaurkoan, denborak eta efektuak nola jartzen diren ikasi dugu.Bestalde, irudiak paketatzen ikasi dugu.