jueves, 29 de mayo de 2008

2008/05/29

Gaur azkenengo klasea izan dugu. Azkenengo klase honetan azterketa egin dugu eta pentsatzen dut nahiko ondo egin dudala.

2008/05/21

Gaur, ez dugu saio teorikorik eduki . Talde lana egiten egon gara.Nire taldearen kasuan lana ia ia amaituta geneukan eta falta ziren gauza batzuk bukatu ditugu eta beste gauza batzuk aldatu eta hobetu ditugu.

Nahiko gustura egon naiz lan egiten eta egia esanda talde moduan nahiko ondo moldatu gara.Lana nahiko interesgarria iruditu zait eta oso gustura egon naiz lan egiten.

Oraindik gauza pare batzuk falta zaizkigu lana amaitzeko, hain zuzen ere, kontestualizazioa bukatzea eta beste gauza batzuk moldatu.

Los TIC están generando innovación pedagógica en las aulas? Lo que nos dice la investigación

Artikulu honetan ikusi dezakegu, gaur egin teknologia ez dela arazo bat arazoa dator teknologia hezkuntzan aplikatzen denean. Gezurra badirudi ere, eskolak oraindik ez dute metodologi berriak erabiltzeko ohitura, ez daudelako horretarako prestatuak. Askotan, metodologi berriak erabiltzea, helburuak aldatzearekin erlazionatzen dugu eta hori ez du zertan horrela izan behar. Metodologi berriak erabiltzea irakasle prestatuak edukitzea suposatzen du eta hori oraindik eskola askotan ez da gertatzen.

Gaur egungo gizartea eten gabe aldatzen doa eta dirudienez eskolak oraindik atzeratuak daude, ez dira gizartea bezain laster aldatzen.

Ordenagailuak ikasgeletan

Manuel Area Moreirak artikulu honetan , baliabide teknologikoei begira eskoletako geletan eman den iraultza bereziari buruz hitz egiten du. Eskoletan helburuak berdinak izan arren, teknologi berriei esker metodoak aldatuz joan dira, metodologiak ere aldatuz joan dira. Teknologia berriek, informazio asko eskaintzen dizkigute eta informazio hori erabiltzen jakin behar dugu.
Lehen oso garrantzitsua zen alfabetizazioa, hau da idazten eta irakurtzen jakitea.

Aldiz, gaur egun, multialfabetizazioaz hitz egiten dugu, bi gauza direlako garrantzitsu. Alde batetik, idazten eta irakurtzen jakitea eta beste aldetik teknologia berriak menperatzea.

Ariñoko eskola

Ariñoko eskolan, Teruelen dago. Herri txikia hau, txikia izan arren baliabide oso aurreratuak erabiltzen ditu, oso teknologi berriak erabiliz. Baliabide bitxiak erabili arren emaitzak nahiko onak dira. Erabiltzen duten baliabide bakarra ordenagailua da eta ikasle bakoitzak bere ordenagailua dauka.

Horrelako baliabideak erabiliz, ikasleen gaitasun ezberdinak lantzen dira. Metodo honekin, ikasleek teknologia berriekin dituzten trebeziak landu ditzakete. Bestalde, horrelako baliabideak oso motibagarriak eta erakargarriak dira, haurrei asko gustatzen baitzaie teknologia berriekin lan egitea, hain zuzen ere, ordenagailuekin. Honelako egoeretan irakaslearen papera garrantzitsua da, gehien bat klaseak bideratzeko. Horretarako irakasle prestatuak eta teknologia berriak menperatzen dituzten irakasleak beharrezkoak dira.

miércoles, 28 de mayo de 2008

jueves, 15 de mayo de 2008

2008/05/15

Saio teorikoan:

Gaurko saio teorikoan, "teknologia berriak hezkuntza prozesuan txertatzen" gaia eman behar genuen, baina azterketari buruz hitz egiten hasi garenean liskarra sortu da eta ia ordu oso egon gara horretaz hitz egiten.Urduritasunaren eraginez, nahiko egoera larria eta ezatsegina sortu da. Azkenean, lana ez aurkeztea adostu dugu eta azterketan agertu daitezkeen galdera batzuei buruz hitz egiten egon gara. Hau bukatu dugunean, komunikatzeko sistema berriei buruz hitz egiten egon gara.

Saio praktikoan:

Lehengo egunean egindako power point lantzen jarraitu dugu. Gaurkoan, denborak eta efektuak nola jartzen diren ikasi dugu.Bestalde, irudiak paketatzen ikasi dugu.

Irex Iliad(La Sexta)

Merkatuak gero eta baliabide gehiago eskaintzen dizkigu. Liburu elektronikoa, nahiko berria eta erosoa den baliabidea da. Nahiko txikia denez leku guztietara eraman dezakegu.Liburu elektronikoa ikasleentzat nahiko erosoa da, ez dutelako liburu asko eraman behar.

Edozein tresna elektroniko berria ateratzen denean, tradizionalagoak direnak alde batera usten ditugu. Kasu honetan, ikusten dudan arazo bakarra hurrengo hau da: betiko liburuak, egunkariak etab. alde batera utziko dira eta haien ordez liburu elektronikoak erabiliko dira. Horrela poliki poliki liburuaren, egunkariaren etab.eko gauzen benetazko balioa galdu egingo da.

Web 2.0 La revolución social en internet.

Bideo honetan, interneten eman diren aurrerapenak ikusi ditzakegu. Argi dago, gaur egun, internet gero eta zabalduagoa dagoela esparru eta adin ezberdinetako jendeen artean. Web 2.0 aldaketa handia suposatu du.Web 2.0ren bidez, erabiltzaileek aktiboak dira ;informazio kontsumitu eta aldi berean sortu eta eguneratzen dute. Honen eraginez beste informazio iturri batzuk galdu edota baztertzen dira.

Kontsumitzaileek, jakin behar dugu informazioa lortzeko iturri asko daudela eta askotan komenigarria izaten dela iturri ezberdinetaz jabetzea. Iturri ezberdinak erabili behar ditug, sareak ematen dizkigun aukerak aprobetxatuz, baina aldi berean, iturri tradizionalak ez baztertuz.

Teknologia edo metologia

Gure gizartea aurrera doan moduan, baliabideak eta teknologia ere aurreratuz doaz. Bideoan ikusi dezakegun moduan, aurrerakuntza hau hezkuntzan ere eragina izan du. Baliabide asko eduki arren, irakasleek metodo zaharrarekin jarraitzen dute, metodo berriak alde batera utziz.

Gero eta baliabide gehiago daudenez, irakasleek baliabide horiek erabiltzen saiatu behar gara. Lehen erabilitako klase magistralak, alde batera utzi behar ditugu eta baliabide eta teknologia ezberdinak erabiliz klasea atseginagoak eta erakargarriagoak egin behar ditugu. Aldaketa hau, gure eskuetan dagoen zerbait da.

Animator Vs Animation

Bideo honetan ikusi dezakegu teknologiak izugarrizko aurrerakada jasan duela. Bideoan ikus dezakegu marrazkilaria egiten duen marrazkiarekin borrokatzen, bien artean liskarra sortuz.Bideoa nahiko irreala da, marrazkiak marrazkilariaren menpe daudelako. Teknologia oso aurreratua dago eta etengabe aldatuz doa onerako zein txarrerako. Teknologia gizartea baina azkarrago doa eta gizartea nahigabe teknologiara egokitzen da. Hau ikusita, auskalo nora ailegatuko garen...

08/05/08

Saio teorikoan:

Aste honetan, ez dugu saio teorikorik eduki.

Saio praktikoan:

Power pointarari buruz gauza gehiago ikasi ditugu. Power point bat egin dugu umeentzako zuzenduta. Honen bidez, estekak eta hiperbinkuluak nola jartzen diren ikasi dugu. Honez gain,soinua eta gure ahotsa sartzen ikasi dugu.

Saio honetan ikasi ditugun gauzak, gure power point lana egitean erraztasuna izateko balio izan digute .

lunes, 5 de mayo de 2008

Hezkuntza atzo eta bihar (Education Today and Tomorrow)

Bideo honetan, ikusi dezakegun moduan, gauzak asko aldatu dira. Aldaketa hau, ez da bakarrik hezkuntzan gertatu beste arloetan ere. Argi dago, gizartea aldatuz joaten dela eta aldaketa horiek gizartearen arlo ezberdinetan eragina handia izaten dutela.Ikt-ek, gaur egungo gizartea onerako edo txarrerako erabat aldatu dute.
Hezkuntzaren aldetik, aldaketa nabarmena da. Gaur egungo hezkuntzan, baliabide gehiago erabili ditzakegu.Ikt-eei esker, hezkuntza askoz ere erakargarriagoa bihurtu da.

2008/04/24

Saioa Teorikoan:

Teknologia berriek hezkuntzan duten eraginari buruz hitz egiten egon gara. Hau da, P. Marqués-en arabera Ikt-ek testuinguru edukatiboetan nola erabiltzen diren. P. Marqués-en ustez Ikt-ek komunikatzeko, aisialdirako, informazioa lortzeko etab. erabiltzen dira. Bestalde, teknologi berrien aplikapen hezigarria ikusi dugu. Gizartean aldaketak ematen dira eta aldaketa horiek hezkuntzan ere eragiten dute. Aldaketak era zuzenean edota ez zuzenean eman daitezke.

Saio Praktikoan:

Bloga lantzen eta personalizatzen jarraitu dugu. Gaurkoan bideoak nola sartzen diren eta ikaskideen blogak ikusteko atal berri bat sortu dugu .

martes, 22 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Blog batek abantaila asko eduki ditzake eta aldi berean oso erabilgarria izan daiteke. Bakoitzak bere bloga nahi duen moduan pertsonalizatu dezake. Bertan, nahi ditugun idatziak, iruzkinak, argazkiak etab. jarri ditzakegu.

Blogen erabilera eskolan, oso garrantzitsua izan daiteke; adibidez, lanak egiteko edo egunero klasean egiten diren ariketen eta gauzen egunkari bat edukitzeko. Gainera, ikasterako orduan erreferentzia bat bezala hartu dezakegu, bertan, egunero egindako lanaren jarraipen erraza egin dezakegulako. Irakasleentzat ere erabilgarria izan daiteke, modu honetan ikasle bakoitzaren eguneroko lanaren jarraipen egin eta ebaluatu dezakete. Era berean, ikasleek beste ikaskideen blogetatik ikasi edo informazioa kontrastatu dezakete. Gelako eztabaidak planteatzeko ere baliagarriak dira. Bertan, ikaskide bakoitzak bere iritzia komentatu dezake eta kideen arteko eztabaida intergarriak sortu daitezke. Esan dezakegu, blogak, ikas-prozesuan ikasleen partehartzea bultzatzen dutela.


Blogen aplikazio didaktikoak:

http://eibar.org/blogak/prospektiba/archive/2004/09/06/27 (Aurkitu dudan dokumentu honetan, blogaren erabilerari buruz(hezkuntza arloan) hitz egiten da. Bertan, blogaren funtzio batzuk aipatzen dira.)





jueves, 17 de abril de 2008

2008/04/17

Saio teorikoan:

Teknologia berriek hekuntzan izan duten eragin nabarmenari buruz hitz egin dugu. Teknologiei esker irakaslearen rola neurri batean aldatzen da, ikasleek beraien formazioa aukeratzen dute beraiek baitira haien fomakuntza gauzatzen dutenek. Komunikazio eredu berriak ere sortu dira, eredu unidirekzionaletik eredu multidirekzionalera pasatu gara.

Bestalde, irakaste-ikaste prozesuan eragin nabarmenak ere landu ditugu. Prozeduraren konfigurazio berria, oraingoan, prozeduraren garrantzia azpimarratzen da. Tekologien erabilera eskolan ezinbestekoa da. Komunikazioa arina, ezagutza arina suposatzen du. Ikasi behar dugu informazioa gordetzen, informazioa ikasi beharrean, gaur egun informazioa etengabe aldatzen baita.

Saio praktikoan:

Lehengo egunean egindako blogean jarraitu dugu lan egiten. Bakoitzaren argazkia sartu dugu eta ondoren, hurrengo web orrian sartu gara http://www.clocklink.com/gallery_wlppr.php. Web-ean sartu ondoren bakoitzak gustuko izan duen erlojua aukeratu du bere blogean jartzeko.

jueves, 10 de abril de 2008

2008/04/10

Saio teorikoan

Gaurko saio teorikoan Web.2.0 zer den ikasi dugu. Web.2.0 sare bat da,herramienta bat.Web.2.0-en bitartez hainbat informazioa lortzen da. Web.2.0 web eta internet erabiltzeko filosofia berria da. Informazioa sortzeko publikazioa soziala da.

Web.2.0 baino lehen Web.1.0 egon zen. Honen bidez erabiltzaileek informazioa bilatu, prozesatu, intergratu eta kontsumitu zezaketen. Egileak informazioa publikatzen eta eguneratzen zuen. 2001.urtean krisialdi bat egon zen eta proiektu berri bat sortu zen. 2004. urtean O´Reallyk idei berri bat proposatu zuen eta horrela sortu zen Web 2.0.

Saio teorikoan ikasitako kontzeptu berriak: Web.2.0,RSS eta blog-a.

Saio praktikoan:

Gaurko saio teorikoan blog-ak nola sortzen ziren ikasi dugu eta bakoitzak gure blog-a sortu dugu. Blog-ak sortzeko http://www.blogger.com/ helbidea erabili dugu.